sábado, 19 de septiembre de 2009

Ikasketa pertsonalizatua teknologia berriekin

Argiako artikulu honetan garatzen den gaia teknologia berriek eskoletan denbora gutxian hartu duten garrantzia da. Bertan aipatzen da haurrek idatzi baino nahiago dutela ordenagailuarekin lan egin, baita irakasleek ere.

Ikasys izeneko proiektua hiru ikastoletan jarri dute martxan. Proiektu honen helburua haurren beharrei modu pertsonalean laguntzea da, horretarako ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat erabili duelarik klasean. Marisa Aranburu Orioko ikastetxeko lehen hezkuntzako koordinatzailearen hitzetan, ordenagailua denbora mugatu batean erabili behar da, gehiegi abusatzea ez delako ona. Gainera, Marisaren ustez, haurrak gustorago aritzen dira ordenagailuekin, liburu eta paper tartean aritu baino.

Irakaslearen paperari buruz galdetzerako garaian, Maite Gomez, Gasteizko Diocesanan irakaslearen hitzetan, ordenagailuek zuzenketak azkarrago egiten dituzte eta honela, denbora beste hainbat beharrei erantzuteko erabili daiteke.

Proiektuan parte hartzen duten irakasleen artean nahiz eta hasiera batean guztiak ez ados egon, oro har traba handiegirik ez dela izan azpimarratzen dute. Gakoa liburu eta ordenagailuen artean oreka bat lortzean datza.
Ana Villaren ustez, ordenagailuek irakaslearen papera aldatuko dute, izan ere, ikasleek zalantzak dituztenean irakasleari galdetu beharrean ordenagailuaz baliatuko dira.


Nire ustez, gero eta nabariagoa da ordenagailuen orokortzea ikastoletan, izan ere, haurrek gero eta gehiago baliatzen dute ordenagailua eta gainera, paper artean baina gustorago aritzen dira. Hala ere, nire ustez gehiegi abusatzea ez da komenigarria eta oreka bat lortu beharra dago bestela ez da posible izango. Gainera, nire ustez irakaslearen papera asko aldatuko da, izan ere, haurrak dituen zalantzak iada ez ditu irakasleak argituko, ordenagailuak baizik, eta horrek, nabarmen irakaslearen papera aldatuko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario