ZER DA?
OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) dioenaren arabera, bizitzeko trebetasunak dira:
“Jokaera egoki eta positiboa edukitzeko behar diren gaitasunak, eguneroko bizitzako
eskakizun eta erronkei era egokian aurre egitea ahalbidetzen digutenak”
Hona programa honen helburua: neska-mutil guztiengan garatzea bizitzeko behar
diren gaitasun guztiak, berdintasunezko marko batean garatu ere.
Esku hartzeko proposamenak aurkezten ditu, eta baliabideak ematen, ikastetxe
bakoitzak ikasleen garapena susta dezan, generoaren mugak gaindituz, eta behar dituzten
ezagupenak, trebetasunak eta jarrerak eskainiz, edozein ingurutan behar bezala molda
daitezen.
HELBURUAK
1. Ikasle guztiei bermatzea bizitza orekatuak eskatzen dituen oinarrizko trebetasunak
euren esku izango dituztela.
2. Ikasleei prestakuntza eskaintzea, etorkizuneko erronkei aurre egin diezaieten, eta
etengabe aldatuz doan gizartean bizitzeko gai izan daitezen.
3. Norberaren autonomia garatzea, baita norbera eta gainerakoak zaintzea ere.
4. Ikasleak trebatzea, eskolan ez ezik, gizarte-bizitzan ere ondo molda daitezen, eskola
izango baita ikasle guztiak behar bezala gizarteratzeko zubi.
5. Behar bezala komunikatzeko, pertsonen arteko harreman onuragarriak izateko eta
gizartean parte hartzeko gaitasunak lantzea.
6. Elkarrekikotasunerako hezi, baita emozioak ondo erabiltzeko eta erabakiak hartzeko
erei.
7. Kritikarako gaitasuna garatzea.
NORENTZAT?
Esku hartzeko funtsezko eremua ikastetxeetako irakasleak dira, eta hezkuntzakomunitate
osora zabaltzen da, berdintasunezko hezkuntza lortzea sektore guztien eskuetan
dago eta.
ZER PROPOSATZEN DU PROGRAMAK?
o Herrikidetasun-espiritua duten pertsonak prestatzen laguntzea, behar bezala aurpegi
emateko gizakiak gaur egun dituen erronkei: emakumezkoen eta gizonezkoen arteko
berdintasuna, osasuna, ingurumena zaintzea, gizartekoitasuna edo jendetasuna
lantzea.
o Pertsonen arteko harremanak hobetzen laguntzea.
o Euskal hezkuntza-sisteman orientazio pertsonal, akademiko eta profesionalerako
esparrua lantzea eta garatzea, eskola inklusibo eta kalitatezko baten barruan.
o Bizitzeko ezagutza eta trebetasunekin lotzen diren curriculum-proiektuak garatzeko
irakasleen lan-taldeak sustatzea.
o Proiektu orokor zein zehatzagoak bultzatzea, ikasleen beharrei eta familia zein
komunitatearen nahiei erantzuteko asmoz.
HONA HEMEN ESKAINTZEN DIREN BALIABIDEAK:
• Prestakuntza, hezkuntza–komunitateko hiru sektoreentzat: irakasleak, ikasleak eta
familiak.
• Aholkularitza ikastetxeentzat.
• Laguntzarako materialak eta esperientziak.
PROGRAMA HAU LANTZEKO ARRAZOIAK
• Hezkuntzaren funtsezko hiru esparruak garatzen ditu:
Pertsonen garapena: norberak bere burua gestionatzea, jokabidea
autorregulatzea, autoestimazioa, borondatea, automotibazioa.
Sozializazioa: Europako eta munduko antolamendu berrian esku-hartze kritiko
eta sortzailea lantzea
Akademikoa: curriculum-alorren garapena, gaurko munduaren eta kulturaren
ikuspuntua konpartitzeko, eta lan munduan sartzeko behar diren gaitasun
profesionalak garatzeko.
• Azken finean:
Ezagutzen ikasi.
Egiten ikasi.
Elkarrekin bizitzen ikasi.
Izaten ikasi.

No hay comentarios:
Publicar un comentario