martes, 10 de noviembre de 2009

Nere portafolio elektronikoaren diseinua

- Artikulu honetan dioenaren arabera, karpeta digitala portafolio elektronikoen sistema sortzaile bat da ta printzipio pedagogiko eta teknologietarako diseinatuta dago. Printzipio hauek ez daude soilik eskolako eta akademia erabileretarako zuzenduta, erabilera pertsonalerako ere balio dute.

Gainera, artikulu honetan, lehenbizi, Karpeta digitalerako gerturatasun bat agertzen da ondoren erakusteko, modu konkretu eta deskriptibo batean, tresna bere funtzionalitateen bitartez. Artikuluaren bigarren atala berriz, tresn hau unibertsitateko kontextu ezberdinetan erabiltzeko zuzenduta dago, konkretuki Bartzelonako unibertsitateko irakasgai batzuetan, bi kurtso akademikoetan.

Artikulu honetan, portafolio sistema batean egindako diseinuak agertzen dira, bere ezaugarriak, hezkuntzaren balorazioa, eta azkeneko urteetan egindako erabileraren gaineko probak. Horretarako, diseinu pedadogikoa iradokitzen duen printzipioak deskribatzen ditu.

1. Portafolio sistema baten diseinua:
Portafolioak sortzeko sistema bat diseinatzea oso lan zaila eta luzea da, eta batez ere, aurretik portafolio gehiago eginak badaude.
Sistema bat diseinatzearen interesak delineatzea dakar, partzialki, amaierako erabiltzaieak izango duen esperientzia, baita sistemaren funtzionaltasunak aldatzea esperientzia horren erakusgarri bezala.
Karpeta digitala bezalako aplikazio batek azken finean, printzipio pedagogiko eta teknologiko batzuei erantzuten die, nahiz eta modu esklusibo batean ez izan. Orientatzen duten printzipioak oso sinpleak dira eta ideia bakar batera eratorriak daude: Portafolioa eskolako erabilera eta akademikoaz gain, erabilera pertsonalerako ere erabiltzea.
Hortik abiatuta, diseinuak hainbat printzipio pedagogiko eta teknologiko izan behar ditu.
- Erabilera akademiko eta pertsonala
- Erabiltzailea izanik erdian dagoena, bere sistemaren kontrol osoa berak izan behar du.
- Beste ezaugarri bat, expresioa onartzen bada, "sentido comun".
- Amaitzeko, teknologiari atxikita dagoen aspektu baten izendatzeagatik, internetarekin elkarreragina zuen sistema batengan egin zen aukeraketa.

2. Sistemaren funtzio nagusiak

- Dokumentuen kudeaketa eta portafolioen eraikuntza
- Emaitzen ikustapen eta argitalpena
- Sistemaren erabiltzaileen arteko komunikazio eta elkarreragina
- Ebaluazio emaitzen gestioa

Ikaslearen perfilaren arabera, Karpeta digitalak, egitura piramidal bat erakusten digu eta hiru oinarrizko elementu funtzionalez osaturik dago: portafolioa, arloa eta dokumentua.

3. Esperientzia eta erabilera

- Esperientzia: Karpeta digitalaren erabilera 2006-2007 kurtsoan hasi zen betaren lehenengo bertsioarekin.
Irakasgaietan karpeta digitalaren erabilerak, lan egiteko metodologia jakin bat adierazi nahi du. Horretarako, lanerako protokolo bat hausnartu da hasieratik, alde batetik, tresnaren implementazioa erbilerako kontextuan jartzeko eta bestetik, ikasleen lanerako ikusita.
Behin ikasleek, oinarrizko informazioa jasota, portafolio bat sortzeko beharrezko pausoak emango zaizkie. Komenigarra da, gainera, arlo jakin batzuetan antolatuta egotea.
- Derrigorrezko jarduerak.
- Jarduera osagarriak
- Hausnarketa
- Curriculum vitae
- Besteak


Emaitzei dagokienean, lortutakoek bere egokier, erabilera eta erabiltzeko erreztasunetara zuzenduta daude. Proiektuak martxan daramatzen 3 urteetan, azterketa 137 ikasleri egin zaie eta nahiz eta 87 ikasleren gaineko
azterketa egingo dugun.
Erabiltzaileen artea %86,84ak aurretiazko esperientzia du paperezko portafolioan, zein arruntagoa den pedagogia eta hezkuntzako karreretan.
Emaitza globalei dagokieneaz, karpeta digitalaren gaineko balorazio positiboa egiten da, izan ere, % 84,35ak dio tresna hau bere lagunei gomendatuko liekela. Gehiengoari tresneria interesgarria iruditzen zaio, izan ere, funtzionala, berria, originala, erabilgarria eta lan pertsonalaren antolakuntzan laguntzen du.





-Nik portafolio elektronikoa esaterako, unibertsitateko lanak egiteko eta bertan edukitzeko erabiliko nuke. Erabligarritasun handia ikusten diot, izan ere, uneoro berritu edota hobetu ditzakegu bertan ditugun dokumentuak, eta horrek norberak bere edukien gaineko ebaluazioa egiteko aukera dakar. Gainera, nire ustez oso dinamikooa eta erosoa da, lan guztiak ordenagailuak baititugu.
Gainera, autonomia ere lantzen da, izan ere, bakoitzak bere dokumentuak nahi bezala lantzen ditu.

jueves, 5 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut II

Aste honetako praktikan oso ondo pasatu dut, eta nahiz eta hasiera batean nahiko zaila iruditu eta ulertzea kostatu zaidan, gero oso dibertigarria iruditu zait, eta gainera, oso interesgarria eta erabilgarria. Batez ere, Audacity eta Audiopal programak gustatu zaizkit gehien.

Teoriari dagokionean, kontzeptu ezberdinak ikusi ditugu aste honetan. Esaterako, copyright eta copyleft lotuta daudela. Copyright, lan bat egindakoan legediak eskaintzen duen arau multzo bat da eta copyleft-ek arau multzo hau kendu egiten du. Bi mugapen hauek lizentziari lotuak daude. Lizentzia, zerbait egiteko baimena ematea da.

Bestalde, ezagutzen ez nuen beste kontzeptu bat ere ikasi dut, creative commons. Erakunde honen helburua, sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea da eta lizentzia ezberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira.


Interesgarriak iruditu zaizkit aste honetako praktika eta teoria, izan ere, orain arte ezagutzen ez nituen interneteko baliabide asko eta asko eta kontzeptu ezberdin ugari ezagutu ditut.

martes, 3 de noviembre de 2009

domingo, 1 de noviembre de 2009

Nire blogean zer egin dut?

Blogean ez ditut gauza gehiegi aldatu estilo aldetik, ez diot kolorerik edota formaturik aldatu, izan ere, ez dut oraindik ere web orri mota hau gehiegi kontrolatzen.Gainera, ez zait garrantzitsuena iruditzen izan ere, hasiera batean garrantzi handiagoa ematen diot, baliabide eta web ezberdinak aplikatzen eta erabiltzen jakiteari.

Orain web 2.0-ri erabilera handia ematen diogu, komunikaziorako tresnak erabiliz eta horrela, elkarrekin lan egiteko, dokumentuak konpartitzeko eta informazioa elkartrukatzeko. Gainera, web 2.0k bidea ematen digu hurrengo bilakera den web 3.0rantz.

Rss eta web jarioei dagokienean, fitxategi hau, egunero eguneratzen diren blog edota webguneentzako prestatuta dago eta honi esker, informazioa beste web gune batzuetan jartzea eta elkarbanatzea posible da eta honi sindikazioa deitzen zaio eta hau gehienbat blogetan gertatzen da.

Nire ustez blog bat azken finean, artikuluak argitaratzeko posibilitatea ematen digun toki bat da, bai informazio objektiboa emateko edota gure iritziak bertan islatzeko gai ezberdinei buruz. Eta gainera, iritziak partekatzeko aukera ematen du. Gainera, blog-ak pertsona bakar batenak izan daitezke baina baita, erakunde, elkarte edo beste edozein pertsona talde batenak ere. 

Blog bat, azken finean, edozeinek sor dezake, eta edozein gauza idazteko helburuarekin.

 

 

Jakintza 2.0

- Jakintza honela ikusten da: eginkizun jakin bat da, idaztegiari lotuta, ezagutza prozesu bat bezala ikusten du eta metodo zurrunak erabiltzen ditu informazioa antolatzeko. Gainera, ez dago toki batera mugatua, eta komunitate birtual ezberdinei esker lagunekin konektatu zaitezke.

 Jakintza 2.0ren arabera, lana gauzak egitetik gauzak ezagutzera aldatu da.

Jakintzaren ezaugarriei dagokienez, honakoak ditugu: berritzailea, sormenezkoa, intelektualki mugikorra, idaztegiari lotu gabe dagoena, mugark gabea...eta honek guztiak, buru emankor bat elikatzen du.

Mundua guztiok elkartzeko tokia da, eta bertan, akatsak egiten ditugu, elementu ezberdinak erabiltzen ditugu, talde-lanean aritzen gara, elkarbanatu egiten dugu, eta kulturarekiko, komunitatearekiko, ikasketarekiko, ardurarekiko, sentibera da.

Generazio berri baten bila goaz, lehenik eta behiz eskuraketa lortu, gero integrazioa eta azkenik, transformazioa.

 

-Nire ustez, jakintza lortutako informazioaren arabera, eginkizun bat lortea da eta ezagutza prozesu bat, eta metodo desberdinak erabiltzen ditu informazioa lortzeko. Hasiera batean web bat, irakurketarako web bat besterik ez zen, eta orain baino jende gutxiagok erabiltzen zuen. Hurrengo paudoa 2.0 eraikitzea izan zen eta irakurketa eta idazketa erabiltzen ditu. Honek esan nahi du erabiltzaileek irakurtzeaz gain, publikazioak ere egiten dituela. Hurrengo pausoa 3.0 izango da eta zentzu semantikoa izango du. Interpretatuz, konektatuz...segmentazio eta pertsonalizaio hobea ekarriko digularik.

martes, 27 de octubre de 2009

Zer dira Gadget-ak?

Gadgeta-ak helburu eta funtzio jakin bat ditu. Orokorrean, proportzio txikietakoak, praktikoak eta gainera, berritzaileak. Horrez gain, teknologia arruntak baino diseinu asmatzaileagoa dute.
Gadget-ak edozein web orrialdetan erabiltzen dira. Erabilgarriak izan daitezke lanean zaudenean, eskolan edota besterik gabe, denbora librea pasatzeko.