Blogean ez ditut gauza gehiegi aldatu estilo aldetik, ez diot kolorerik edota formaturik aldatu, izan ere, ez dut oraindik ere web orri mota hau gehiegi kontrolatzen.Gainera, ez zait garrantzitsuena iruditzen izan ere, hasiera batean garrantzi handiagoa ematen diot, baliabide eta web ezberdinak aplikatzen eta erabiltzen jakiteari.
Orain web 2.0-ri erabilera handia ematen diogu, komunikaziorako tresnak erabiliz eta horrela, elkarrekin lan egiteko, dokumentuak konpartitzeko eta informazioa elkartrukatzeko. Gainera, web 2.0k bidea ematen digu hurrengo bilakera den web 3.0rantz.
Rss eta web jarioei dagokienean, fitxategi hau, egunero eguneratzen diren blog edota webguneentzako prestatuta dago eta honi esker, informazioa beste web gune batzuetan jartzea eta elkarbanatzea posible da eta honi sindikazioa deitzen zaio eta hau gehienbat blogetan gertatzen da.
Nire ustez blog bat azken finean, artikuluak argitaratzeko posibilitatea ematen digun toki bat da, bai informazio objektiboa emateko edota gure iritziak bertan islatzeko gai ezberdinei buruz. Eta gainera, iritziak partekatzeko aukera ematen du. Gainera, blog-ak pertsona bakar batenak izan daitezke baina baita, erakunde, elkarte edo beste edozein pertsona talde batenak ere.
Blog bat, azken finean, edozeinek sor dezake, eta edozein gauza idazteko helburuarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario