Aste honetako praktikan oso ondo pasatu dut, eta nahiz eta hasiera batean nahiko zaila iruditu eta ulertzea kostatu zaidan, gero oso dibertigarria iruditu zait, eta gainera, oso interesgarria eta erabilgarria. Batez ere, Audacity eta Audiopal programak gustatu zaizkit gehien.
Teoriari dagokionean, kontzeptu ezberdinak ikusi ditugu aste honetan. Esaterako, copyright eta copyleft lotuta daudela. Copyright, lan bat egindakoan legediak eskaintzen duen arau multzo bat da eta copyleft-ek arau multzo hau kendu egiten du. Bi mugapen hauek lizentziari lotuak daude. Lizentzia, zerbait egiteko baimena ematea da.
Bestalde, ezagutzen ez nuen beste kontzeptu bat ere ikasi dut, creative commons. Erakunde honen helburua, sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea da eta lizentzia ezberdinak propietateen konbinazioan oinarritzen dira.
Interesgarriak iruditu zaizkit aste honetako praktika eta teoria, izan ere, orain arte ezagutzen ez nituen interneteko baliabide asko eta asko eta kontzeptu ezberdin ugari ezagutu ditut.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario